La fuente de Zoroquiain-Zorokiaingo Iturria

Los pueblos generalmente surgían cercanos a puntos de agua ya sean ríos, regatas, fuentes o pozos. Sin agua no hay vida. Herriak uretatik hantxe sortzen ohi ziren, ibaiak, errekak, putzuak ala iturburuetatik gertu beti, Urarik gabe bizitzarik ez. En los pueblos la fuente o el pozo es un elemento más junto con la iglesia, frontón, lavadero… al rededor de estos había vida pues se juntaban allí las personas a hablar y cotillear un rato. Herrietan iturriak eta putzuak, elizak, frontoiak eta ikuztegiekin batera jendea biltzeko tokiak izaten ohi ziren. Hauen inguruan bizitza sortzen zen.

En 1570 existía en Zoroquiain el topónimo Iturrizarra, la fuente vieja en vasco, que hoy no se sabe cual es ya…¿Esta de la foto sería?1570ean Zorokiainen  euskarazko Iturrizarra lekuizena bazen. Gaur egun ez dakigu non den. Argazkikoa ote da?

En la falda Norte hacia el pueblo en la parte baja de pasto, Sototxiki, existe una antigua fuente o aska de piedra. Allí Nicasio Monreal, De la antigua Nikolaurena, tenía una huerta y los de la casa grande, Apezarrarena, hacia 1930 roturaron ese pedazo parar hacer allí  también huerta ya que salía agua y el aska salió entonces a la luz. Historia contada por la hija de Nicasio, Josefina Monreal (88 años) en 2017. En el año 2014 se limpió.

Por lo menos cinco son los pozos que nos llegaron enteros hasta el siglo XX. Pozos nombrados en las descripciones de bienes de cada casa. XX. mende arte herrian gutxienez bost putzu ezagutu ditugu. Guztiak etxeetako notarien deskribapenetan aipaturik noski.

En 1802 el Diccionario geográfico-histórico de España por la Real Academia de la Historia nos cuenta que ” tiene un monte robledal y a su falda una fuente”. El Diccionario geográfico estadístico de España y Portugal en 1828, nos dice a demás que ” tiene dos regatas”. Madoz en 1830 que “su vecindario se surte con las aguas de un arroyo procedente de la sierra de Izaga”. Joan den mendeko enziklopediatan mendiko iturri edo iturburua eta errekak aipatzen dituzte.

Parece ser que Zoroquiain, según algunos, a pesar de ser el pueblo más pequeño, fue el primer pueblo del valle de Unciti en tener “agua corriente”. al fin y al cabo había en Zoroquiain una de las tres “casas fuertes” del valle, antiguamente casa torre y Palacio. Herria ibarrako txikiena bada ere, etxeko ura izaten lehendabizikoa izan bide zen. Izan ere erderaz erraten den bezala Untzitibarreko “Casa fuerte” bat baitzegoen, garai bateko dorretxea eta Jauregia.

 

 

Ya en 1924 el agua del manantial del monte fue canalizado hasta el pueblo, hasta la fuente pública, y hasta la casa fuerte con su lavadero y fuente-estanque que tenían detrás de la casa. Años después ese agua corriente llegó a casi todas las casas. 1924an Ohiana mendiko miturburutik herriko iturriraino ura eraman eta haien etxera eta etxegibelean zuten iturri eta ikuztegira ere bai. Gainerako etxeetaraino ere noizbait ura iritsi zen.

En las cuentas del concejo se mencionan pagos de diversos arreglos en la fuente. Kontzejuko kontuetan iturriaren inguruan zenbait ordainketa aipatzen dute.

1937; 15 ptas para mantenimiento fuente. 1937an 15pztak. iturria mantentzeko.

1955; arreglo fuente 800 ptas. 1955an iturria konpontzeko 800pztak

1959; 81 ptas un grifo para la fuente. 1959an 81 pztak txorrota berri baterako.

En 1959 redactaron un proyecto de traída de aguas que costó 11.606 pesetas que luego no llegó a ejecutarse. 1959an ura herriraino berriro bideratzeko proiektu berri bat idatzi zuten 11.606 peztan, baina hura ez zen inoiz burutu.

 

 

Aquella fuente de 1924 con su gran aska de ladrillo y hormigón funcionaron mientras el pueblo estaba vivo y había quien cada pocos años habría alguna zanja que otra para quitar los frecuentes tapones de cal que se hacían. Según cuentan, para lavarse o cocinar también cogían de otra fuente natural o surgencia que antes salía enfrente de la casa Ekisoain junto a la era. El pueblo quedó deshabitado allá por el 1994 y unos años más tarde la fuente también enmudeció. 1924 urteko Ladriluz eta hormigoiezko iturri hura, herri bizirik zegoenean iraun zuen, konponketak egiteko jendea zegoelako, zeren odian kareko tapoiak sarri egiten bide ziren  eta konpontzeko sarri zulo bat ireki behar izaten zuten. Ba omen zen beste iturburutxo bat Ekisoainena parean, larrainaren ondoan, hura janaria prestatzeko edo gargiketa egiteko erabiltzen zuten. 1994an herria hutsik gelditu zen eta zenbait urte geroago iturria ere mutu gelditu zen.

Pasaron veinte años y la fuente se fue deteriorando, rompiendo y agrietando, hasta robaron su grifo. Un día a finales del año 2013 cuando empezó la iniciativa de recuperación de Zorokiain, ésta se limpió y se lució, arreglando sus grietas y agujeros. Hogei urte igaro ziren eta iturria ondatzen hasi zen, zuloak eta  pitzadurak agertu ziren, bere txorrota ere lapurtu zuten. 2013an herria berreskuratzeko egitasmoarekin batera iturri hura garbitu konpondu eta apaindu zen baina urarik ez, haraino jadanik ez zen iristen .

 

No fue hasta el año 2017 que en auzolan se volvió a bajar agua desde el manantial hasta la fuente! Orduan 2017an auzolanean mendiko iturburutik berriro ura herriraino jeitsi zen. 

 

El manantial del depósito, se deesenterró ya que apenas se veía, y se arregló su tapa, se vació y limpió el depósito, se le hizo un toma nueva y se arregló un fuga que había desde la surgencia hasta el depósito en un canal formado por tejas. Tapaturik zegoen ur biltegia berriz azalaratu, garbitu, tapa konpondu eta txorrota berri bat jarri zen, eta iturburutik ateratzen den teilez egindako odia konpondu.

Todo un acontecimiento para ese volver a empezar en Zorokiain. Un año más tarde en 2018 este grupo de gente entusiasta decidió darle otro aire renovado a la fuente de ladrillo y hormigón reedificando en auzolan otra nueva de piedra y forrando su aska con piedra.  Hau festa hura! berriro ura herrian! Urte bat geroago, 2018an ladriluzko iturri hura kendu eta beste berri bat egitea eta zuen hormigoiezko aska harriz estaltzea erabaki zuten elkartekoek. 

Ahora en Zorokiain otra vez hay gente, hay agua y hay vida! Zorokiainen jadanik bada berriro jendea, ura eta bizitza!

Iturri zaharra eta iturri berria:

Con las obras de urbanización realizadas en 2019, en la plaza se va a construir otra fuente con el agua nueva y en la fuente vieja se dejará el agua del manantial.